Sorrera

ZER DA PLAZARA PARTE HARTZE PROZESUA?

SORKUNTZA-PROZESU KOLEKTIBOA, IREKIA ETA GARDENA

Plazara! sorkuntza-prozesu kolektibo eta partizipatiboa herritarren ekimenetik abiatu eta Iruñeko Udalarekin batera garatzen da.

Prozesuaren xedea da modu partizipatiboan erabakitzea zertarako erabili eta nola kudeatu kale Nagusian dagoen Redin eta Cruzatarren jauregi zaharra, non gizarte eta kultur ekimeneko zentro komunitario bat eginen den.

FASEAK

  1. fasea. ERABILERAK

Eraikinaren erabileren inguruan emandako ideien bidez herritarren nahiak zehaztuko dira, eta irudikatu den gune komunitarioa era kolektiboan deskribatuko da.

  1. fasea. KUDEAKETA

Pentsatzen ari den gune komunitarioaren kudeaketa-eredu, filosofia eta antolaketaren inguruan eztabaidatu eta adostuko da.

  1. fasea. ABIAN

Behin jauregia zaharberritzeko lanak amaituta, prozesuan zehar eraikitzen joan garen gune komunitario hau gauzatuko da.

NORK HAR DEZAKE PARTE?

Alde Zaharreko bizilagunek

Kolektiboek

Iruñeko herritarrek

NON JARRAITU PROZESUAREN GARAPENA?

WEBGUNEA

Agendaren bidez eta BLOG atalean, non aditzera eman eta dokumentatuko diren dinamika partizipatiboak.

ALBISTE-BULETINA

Zure proposamena egiten duzunean “prozesuaren inguruko argibide gehiago jaso nahi ditut” laukia sakatuta.

SARE SOZIALAK

Prozesua jendartean ezagutarazteko sortutako sare sozialetan: Twitter eta Facebook.

NOLA PARTE HARTU?

Redin eta Cruzatarren jauregi zaharraren eraikinaren erabileren inguruko ideiak emateko zenbait bide egokitu dira, aurrez aurrekoak zein online.

PARTE HARTZEKO DINAMIKAK

Prozesuak iraun bitartean, zenbait jarduera eta topaketa egingo dira herritarren parte-hartzea sustatzeko asmoz.

  • Redin eta Cruzat ibiltaria

Abenduak 15. 17:00. Auzoeneatik abiatuta.

Pilotariak eta artekariak Alde Zaharreko kaleetan barna ibiliko dira eta oinezkoak ustekabean harrapatuko dituzte, herritarrei parte hartzeko aukera eman eta Redin eta Cruzatarren jauregiaren erabileren inguruko ideiak proposa ditzaten.

  • Bisita gidatuak Redin eta Cruzatarren jauregira 

Abenduak 17. 11:30 eta 12:30.

Abenduak 21 eta 29. 18:00 eta 19:00.

Urtarrilak 14. 11:30 eta 12:30.

Urtarrilak 19. 18:00 eta 19:00.

Bisita gidatuak jauregira, Tiburcio Redin Cruzat-en eskutik. Bisita hauen xedea da eraikina ikustea eta ezagutzea, horrela gunearen etorkizuneko erabileren inguruan ideiak idatzi eta proposatu ahal izateko.

  • Haurrendako dinamika

Urtarrilak 13. 16:40. San Frantzisko plazan.

Jauregian bizi zen lagun batek eraikina erakutsiko die txikienei, haien proposamenak modu ludikoan jasotzeko asmoz. Horrela, haurrei hitza emanen zaie, haiek ere bere tokia izan dezaten etorkizuneko gune komunitarioan.

  • Desioen esekitokia

Urtarrilak 21. 11:30 – 13:30.

Sarasate pasealekua 2, Redin eta Cruzatarren jauregia, Baratxurien plaza eta San Domingoko Merkatua.

Zenbait esekitoki paratuko dira hiriko hainbat gunetan, eta bertan herritarrek etorkizuneko gune komunitario horren erabileren inguruko nahiak eta ideiak eseki ahal izango dituzte. Tiburcio, jauregiaren jabea, kalez kale ibiliko da, eta bertatik pasatzen ari diren lagunak parte hartzera gonbidatuko ditu.

POSTONTZIAK

Prozesuaren oinarrizko informazioa biltzen duen triptiko bat eta parte hartzeko formulario bat argitaratu dira. Liburuxka horiek honako toki hauetan paratuko diren postontzietan egonen dira: Redin eta Cruzatarren jauregia, Kondestable Civivoxa, Auzoenea, Alde Zaharreko osasun-zentroa eta San Domingoko Merkatua.

WEBGUNEA

Bete PARTE HARTU ataleko formularioa.

TALDE ERAGILEA, ELKARRIZKETAK ETA LANTEGI PARTIZIPATIBOAK

Parte hartzeko ezarritako bideekin batera eginen dira talde eragilearen bilerak, elkarrizketak intereseko hainbat profiletako pertsonei, eta lantegi partizipatiboak.

Parte hartu nahi baduzu, idatzi info@plazara.org  helbide elektronikora